lunes, 14 de mayo de 2012

Ahazteko astea/ Una semana para olvidar

Maiatzaren 5-eko Bermeoko triatloiko 10. postuaren ostean animatuta nengoen, izan ere, karga haundiko astea izan nuen eta deskantsatu gabe egin nuen karrera egitean gustora gelditu nintzen (mila esker bihotzez bermeoko lagun guztiei, jarraitu orain arte bezela eta zorionak antolatutako triatloi ederragatik)

Aurreko asteko entrenamenduetan ez bezela, aste hau desastre bat izan da. Igandean istripu bat izan nuen itsasoan (buzeatzen) eta belarrian infekzio haundi bat dut (printzipioz ez dut zulaturik). Antibiotikoak hartzen ibili naiz (osasunak du lehentasuna) eta paliza haundia eman didate fisikoki. Aste guztian zehar ezinean ibili naiz indarrik gabe eta asteburuan berdin. Espainiako kopako Ecotrimad frogan parte hartu nuen larunbatean. Igerian oso ongi egin nuen eta Iker Rozasekin irten nintzen uretatik 9. postuan. Hala ere, bizikleta hartu bezain laster konturatu nintzen hanketan indarrik gabe nengoela. Ez nuen bestetan izaten dudan txisparik eta segituan atzerantz joan nintzen pixkanaka. Hor konturatu nintzen alferrik zela eta hobea zela indar gehiago gastatu gabe lehenbaitlehen sendatu eta errekuperatzen zentratzea.

Oraindik ez nago ondo baino ahal den guztia egingo dut egoera honi ahalik eta azkarren buelta ematen eta triatloietan gerra emateko forman jartzen!

Zorionak Ecotrimad-en egon ziren guztiei, bero izugarria egin zuen eta! Gurutze Frades (2. sailkatua), Raul Amatriain (2.),  Alex Agirretxe (4.), Javier Benedited (6.), Beñat Arnaiz (13.), etab.
                                                                                                                                                                                            

Tras el 10º puesto en el triatlon de Bermeo del 5 de mayo, estaba animado, ya que tuve una semana de carga y competí sin descansar. Me quedé satisfecho con la carrera realizada (muchisimas gracias a todos los amigos de bermeo y enhorabuena por el triatlón organizado).

Al contrario de la semana pasada, esta semana ha sido un desastre. El domingo tuve un accidente en el mar y tengo en el oído una gran infección. Como lo primero es la salud, he estado tomando antibióticos que me han destrozado físicamente. Llevo toda la semana arrastrandome del cansancio y durmiendome en todas las esquinas y el fin de semana fué parecido. Competía en el Ecotrimad, prueba de la copa de españa y tras una buena natación en la que salí del agua con Iker Rozas en 9ª posición, en la bici fui hundiendome poco a poco por la falta de fuerzas. No tenía la chispa avitual en mí y decidí retirarme para no malgastar fuerzas y centrarme en recuperarme.

Todavía no estoy bien pero haré todo lo posible para darle la vuelta a esta situación y volver para dar guerra!

Enhorabuena a todos los que corrieron en el Ecotrimad ya que hizo mucho calor! Gurutze Frades (2ª), Raul Amatriain (2º),  Alex Agirretxe (4º), Javier Benedited (6º), Beñat Arnaiz (13º), etc.